
Erronka
Zazpiak bat zortzi tontorretatik
Getariako mendizaleek Euskal Herriko herrialde bakoitzeko gailur esanguratsuenak igoko dituzte azaroa bitartean; lehen irteera Lapurdiko Artzamendira egin zuten.
‘Itsasoko erromesak’ ikus-entzutekoak Orioko lagun talde batek duela 3 urte Santiagora eginiko itsas bidaia jasotzen du; abenduan herrian aurkeztu zuten.
De la Hoz-Agirre familia getariarra itsasoan bizi da 2007tik; orain azken abenturari ekin diote, denboraldi luze batez lehorreratzeko asmoa baitute datorren urtean.
Kamera eskuetan zuen arraunlaria
Eneko Dorronsorok arraun denboraldia kontagai duen ‘Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka’ film dokumentala Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri du.
Esku pilotaren pauso garaikideak
Pilotarien mugimenduak aztertu ondoren, ‘Dantza Banaka’ ikuskizuna sortu du Eneko Balerdik; kale antzerkietan antzeztu nahi du udaberritik aurrera.
Trindoorraren lema hiruko onenaren zain
Zarautz eta Getaria lehiatu dira ‘Hiru Erregeen Mahaia’ irratsaioak abian jarritako emakumeen lehen trindoor lehian; zarauztarrek irabazi zuten erronka.
Hirugarrenean ere txapelak burutik ihes
Beste behin bigarren mailako lau eta erdiko txapeldunorde izan da Jokin Argote, Urrutikoetxearen aurka 22-10 galdu ondoren.
Azken olatua gainditzeko prest
Datorren urtean surfaren goi mailan jarraitzeko azken aukera izango du Aritz Aranburuk datorren abenduan.
Zortzi ordu pasatxoz arituta, Jose Manuel Martinez Garrastizuk 100 kilometroko korrika saioa osatu ahal izan zuen.
Gau eta egun ergometroari itsatsita
Joakin Gozategi eta Jose Luis Loidi bikote oriotarra ergometroari tiraka aritu zen 24 orduz; 2 orduko 6 txanda egin zituen bakoitzak
Enegarren aldiz txapela etxera
Espainiako Txapelketa 25. aldiz irabazi du Jabier Puertasek. Irailean Vienan jokatuko den Munduko Txapelketa du orain buruan.
Olatu zipriztinak zazpigarren artean
Bigarren urtez jarraian, saria lortu du Roberto Fuentes zumaiarrak Donostiako Surfilm Festibaleko lehiaketan; aurten Aleluia film laburra aurkeztu du
Asfaltoa harrotzetik ura harrotzera
Aulki gainean iraupen luzeko lasterketak korritzeaz gain, orain arraun egokitua egitera ere animatu da Josean Iglesias oriotarra; Orio Arraun Elkarteak arraunketa egokituko taldea sortu du eta bera da arraunlarietako bat
Hurrengo dardoa Chicagoko dianan
Bigarren aldiz Atlantikoa zeharkatuko du Unar taldeko Joseba Unanue oriotarrak, Chicagon jokatuko den Munduko Dardo Txapelketan parte hartzeko
Getarian bizi arren, oriotar petoa da Julio Aranburu. Otsaila bukaeran, bere sorterriko plazan, munduko bi marka hobetzen saiatu zen sokasaltoan.
Bigarrenean, baietz txapela jantzi!
Iaz txapeldunorde izan ondoren, Maite Redondo eta Dolo Errasti bikoteak Emakumea Pilotari II. Txapelketa Irekia irabazi nahi du.
Marea gorria harritzarrari tiraka
Zumaiako arraunlari batzuk giza proba jokatuko dute datorren otsailaren 8an, Zumarragan; aurrez aurre etxeko taldea izango dute.
Hawaiin antolatzen duten olatu handien surf txapelketarako gonbidatu dute Ibon Amatriain; bera izango da Europako ordezkari bakarra
Oriotik Santurtzira, haize berrien bila
Santurtziko arraun taldea entrenatzeko ardura hartu du Ibon Gaztañazpik, bizitza osoa Oriorekin arraunean jardun ondoren.
Burdinezko gizona Ozeano Barean
Sailkatzen direnek bakarrik hartu ahal izaten dute parte Hawaiiko ironman ezagunean, eta Iñaki Gabarain triatleta horietako bat izan da.
Kirol Jardunaldiak
| Eguna | Non | Kirola |
|---|
Euskara Sasoian
Sasoian PDFan
Udalen Kirol Zerbitzuak
© Urola Kostako Udal Elkartea