
Berriketa
Izan zena eta izango dena. Halaxe dira Makazaga eta Mujika; lehenak ibilbide oparoa egin zuen eskubaloian eta bigarrenak haren urratsei jarraitu nahi die.
Eneko Urbieta zaldizale zumaiarrak eta haren ‘Iron Star’ zaldiak urte biribila osatu dute; izan ere, hainbat garaipen eta sari lortu dute hondartzetako zein mendietako lasterketetan.
Jose Luis Garcia, arkularia: «Oinarrizkoena burua argi edukitzea da jaurtiki behar duzun mementoan»
Hirugarren urtez jarraian, Jose Luis Garcia arkulari zumaiarra Euskal Ligako eta Euskal Herriko txapeldun izan da basoko arku-tiro modalitatean arku errekurbatuarekin.
Dani Estrada, Realeko futbol jokalaria: «Dena emango dut hasierako hamaikakoan sartzeko»
Hiru urtez Bigarren Mailan ibili ondoren, Reala Lehen Mailako taldea da berriz ere. Denboraldi hasiera txukuna egin dute eta, zalantzarik gabe, mailari eutsi nahi diotela azaldu du jokalari zarauztarrak
Trainerilletan sekulako erakustaldia eskaini ondoren, Getaria-Tolosak bide berari eutsi eta hasiera ona eman dio traineru denboraldiari; aurten, gainera, eskualdeko hiru talde ari dira lehian.
Goi-mailako estropadak jokatzeko eta, batik bat, Errege Kopan borrokatzeko asmoz, Zumaia-Gipuzkoa 2010 proiektua sortu dute; Pablo Tuduri da ekimenaren bultzatzaile nagusia
Realean bost urtez jokatu ostean, Bartzelonako taldean ari da gaur egun jokalari zarauztarra. Une honetan, Superligako azken fasea jokatzen ari da.
Oier Iraolagoitia, txirrindularia: «Federazioko hautatzaileek ez didate arrazoi logikorik eman»
Ziklo-krosean sekulako maila erakutsi du, hainbat proba irabazi ondoren. Errepideko denboraldiari heldu aurretik Munduko Txapelketa jokatu nahi zuen, baina Espainiako Selekzioak ez du hautatu
Espainiako Ohorezko Mailan jokatzen duen Eguzki-Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeak denboraldi polita osatu du. Urtea biribiltzeko, ordea, aretoko sofboleko txapelketa irabazi nahi du.
Zumaia eta Miami artean bizi da, eta bukatu berri den Euskal Herriko denboraldian hainbat garaipen lortu du; munduko binakako txapela, esaterako.
Bi denboraldi baino ez daramatza body fitnessean buru-belarri lehiatzen, eta aurten Espainiako txapela lortu du maila absolutuan.
Foso modalitateko plater tiratzaileak dira Olaskoaga eta Arrizabalaga. Aurten denboraldi bikaina osatu dute Euskal Herrian eta Espainian
Kaiku Arraun Elkartearen gidari, San Miguel Ligara itzuli da arraun entrenatzaile oriotarra. Sestaoko taldea txapeldun bihurtzea da bere erronka nagusia.
Ińigo Peńa, piraguista: «Nire lehen urtean domina bat lortu nahi izatea gehiegi eskatzea litzateke!»
Madrilgo Errendimendu Altuko Zentro batean dabil piraguista zumaiarra, duela 3 urtetik. Aurten lehen urtea du senior mailan, baina jada Londresko Olinpiar Jokoetan ditu begiak
Iaz 28 lasterketetan hartu zuen parte eta horietatik 22 irabazi zituen korrikalari aiarrak; aurten ere
Haimar Zubeldia, txirrindularia: «Astana taldean dena da berdin, baina aldi berean ezberdin»
Zarautzen bizi den txirrindulariaren ibilbideak pizgarri bat behar zuen, eta bultzada hori gaur egungo talderik indartsuenak eman dio, Astanak.
Oiana Blanco, judoka: «Txapelketa txukuna jokatu nahi dut, dominaren bat etxera ekartzeko»
Europako zirkuituko lehen bi probak jokatu ditu, baina ez da horren fin aritu. Edonola ere, Europako Txapelketa jokatzeko hautatu dute.
Bere helburua lortzeko prest zegoela, besoa hautsi du lasterkari zarauztarrak. Dena dela, martxoaren erdialdean beste aukera bat izango du.
Jon Eizagirre, erremonte jokalaria: «Argi neukan agurra kantxan eman nahi nuela, zuriz jantzita»
Hilaren 24an bere ibilbideko azken partida jokatu zuen erremontista zarauztarrak; bizitza osoa pilotan jardun ondoren, uztea erabaki du.
Pozik ekin dio denboraldi berriari, azkenengo biak lesionatuta pasatu ondoren; oraindik erabat ondo egon ez arren, gustura agertu da.
Kirol Jardunaldiak
| Eguna | Non | Kirola |
|---|
Euskara Sasoian
Sasoian PDFan
Udalen Kirol Zerbitzuak
© Urola Kostako Udal Elkartea