
Kronika
Kukuarriren altzoan sasoi betean
Orioko I. Mendi Lasterketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak, apirilaren 10erako; 18 kilometroko ibilbidea izango du, 1.000 metroko gorabehera metatuarekin, Mendian lasterka «hasteko» aproposa da.
Euskara Sasoian egitasmoa Urola Kostako kirol elkarteei zuzendutako egitasmoa da, euskararen erabilera normalizatzeko lanabesa.
Zarauztik San Anton mendira joan-etorria egiten du egunero Txema Gomez korrikalariak; abenduaren 31n beteko du finkatutako urte osoko erronka.
Hodeiertzeraino iristeko adorea
Urtebetean sekulako aurrerapausoa eman du Edorta De Antak arraunketa egokituan. Nazioartean hainbat domina irabazi eta gero, Munduko Txapelketa jokatzeko txartela lortu du.
Bigarren urtez, Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa erakargarria jokatu dute, eta iazko txapeldun Raul Garciak berretsi du garaipena; emakumeetan, Ana Condek eman du ezustekoa.
Bigarren urtez, Kultur Aniztasunaren Jaia egingo dute maiatzaren 29an Orion. Antolatu dituzten jardueren artean, herritarrek eta etorkinek jokatuko duten futbol partida dago.
Otsailean 25 urte bete ziren Murua eta Zabala zarauztarrak Akonkaguako gailurrera iritsi zirela. Urteurrenaren haritik, orduan bizitakoa ekarri dute gogora mendizaleek
Pedro Etxeberria zumaiarra guztia emanda dabil canicross lasterketetan, ‘Zura’ izeneko txakurra lagun duela. Urtebete darama kirol honetan eta, une hauetan, Espainiako ligako buru da
Giltzurrunetako transplantea izan duen kirolaria da Aitor Aulestia, baina hori ez da sekula oztopo izan gustuko dituen modalitateak praktikatzen jarraitzeko. Hona hemen bere historia.
Amatasuna eta kirola bateragarriak dira, baina nola eragiten dio haurdunaldiak emakume kirolari bati? Iratxe Aranburuk, Esther Cruzek eta Eder Etxeberriak euren bizipenak eta sentipenak azaldu dituzte.
David Martin eta Claudia Behobide izan dira 13. Zakila Bira lasterketako irabazleak; urriaren 3an jokatu zuten eta inoizko parte-hartze handiena izan zuen, 773 korrikalarirekin.
80ko hamarkadan hasi zen hedatzen skate kirola Urola Kostan, eta poliki-poliki patinatzeko parkeak nahiz instalazioak eraikitzen hasi ziren herriz herri, zaleen beharrizanei erantzute aldera
San Miguel Pro Surf txapelketak mundu mailako lehia ekarri du Zarauzko hondartzara
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa jokatuko dute uztailaren 26an, herriko paraje dotoreenetakoan: Zumaia eta Deba arteko biotopo babestuan. Lasterkariek 27 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute
Areto estalitik hondartza irekira
Txaparrotan ekimena jendetsua izan da aurten ere. Oinutsik eta festa giroan, eskubaloian jokatzen aritu dira 650 lagun. Irabazle nagusiak umorea eta kiroltasuna izan dira.
Hirugarren urtez, Urola Kostako Udal Elkarteak eta udaletako euskara nahiz kirol zerbitzuek Laukirol Proba antolatu zuten; aurten Zarauzko hondartzan jokatu zen eta zortzi taldek hartu zuten parte
Izotza marrazten duten dantzariak
Zarauzko hiru neska ari dira izotz gaineko patinajea praktikatzen, eta punta-puntan dabiltzala erakusten ari dira. Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan emaitza txukunak lortu dituzte
Kresala eta euria plaieroen festan
Zarauzko eta Zumaiako hondartzako futbol txapelketetako finalak jokatu ziren apirileko azken asteburuan. Batean zein bestean oso partida borrokatuak jokatu zituzten azken txanpara iritsitako taldeek.
Kirol Jardunaldiak
| Eguna | Non | Kirola |
|---|
Euskara Sasoian
Sasoian PDFan
Udalen Kirol Zerbitzuak
© Urola Kostako Udal Elkartea