Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

Camargoko eta Bilboko banderak jokoan, asteburuan

San Miguel Liga . Bilboko ibaia bi estropaden eszenatoki bilakatuko da igande honetan: San Miguel Liga – Mapfre Korori dagokion Bilboko III Bandera eta, Euskotren Ligako El Correo Bandera izango dira protagonistak. Bi estropadak aurkezten izan dira Sabin Anuzita jauna, Bilboko Kirol Zinegotzia, Borja Rodrigo jauna, BAFko presidentea eta Deustu ATko zuzendaria eta. Iñaki Mikeo, ACTko Gerentea.
 
Bi probak daukate Bilboko Udalaren babesa eta biak Uribitarte paretik irtengo dira Deustoko zubirantz. Nesken proba 12:00etan hasiko da eta estropada bukatu bezain laster emango zaio hasiera gizonezkoen estropadari. El Correo Bandera bi luzetara jokatuko da ziaboga batekin eta bertan B multzoko taldeak arituko dira lehian: Bizkaia, Getaria-Tolosa, Hondarribia eta San Juan Iberdrola.
 
El Correo bandera ematerakoan hasiko da San Miguel Ligari dagokion jardunaldia. Proba erlojupeko eran jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogekin. Irteera, Camargon larunbatean jokatutako estropadak erabakiko du. Aurkezpena aprobetxatuz, Camargoko estropadaren txandak antolatzeko zozketa egin da Bilbon eta hau izan da emaitza:
  1. Txanda: Kaiku, Camargo, San Pedro Ecolmare eta Tirán Pereira
  2. Txanda: San Juan Iberdrola, Orio Amenazar, Hondarribia Orsa eta Astillero
  3. Txanda: Castro, Zumaia Altuna y Uria, Pedreña eta Urdaibai Umpro Avia

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info