Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

Zumaia Kiroljokoak eman du ezustekoa Kontxan

Zumaia Kiroljokoa traineruak ezusteko handia eman zuen atzo Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian. Getaria-Tolosa eta Galizia faborito handien aurrean, zumaiarrak izan ziren azkarrenak, beraz, momentuz honek ditu Kontxako Bandera eskuratzeko aukera gehien. Hala ere, hiru traineru horiek segundo gutxiren aldea dute; hori hala, zumaiarrek hurrengo igandean lan gogorra egin beharko dute, beste traineruek ere bandera irabazteko aukera dezente baitute. Bizkaiako trainerua, berriz, 41 segundotara du Kontxako bandera.

Donostiako lehenengo igandean, Zumaiako traineruak pixkanaka aurre hartu zien Getaria-Tolosa eta Galiziari. Zarauzko Enbata ontziarekin lehiatu ziren zumaiarrak, eta ontzia okertuta zutela hasi zuten norgehiagoka; hala ere, Getaria-Tolosa lau segundotara zutela iritsi ziren ziabogara, eta Galizia bost segundotara zuten. Pixkanaka aurre hartu eta lehenenego postuan amaitu zuten estropada.
 
Sailkapena
Zumaia. 11:07,10
Galizia. 11:11,42
Getaria-Tolosa. 11:12,12
Bizkaia. 11:53,04

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info