Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

Galiziak irabazi du azkenean Kontxako bandera

Kontxako bandera eskuratu ez badute ere, benetako txapeldunak direla argi utzi diete herritarrek Getaria eta Zumaiako emakumezkoen traineruei. Joan zen igandean jokatu zuten bigarren jardunaldia, eta Zumaiak ezin izan zion lehenenego igandean lortutako bost segungutako aukerari eutsi. Galiziara eraman zuten bandera emakumezkoek, eta sailkapen orokorrean Getaria-Tolosa eta Zumaiak bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren.

Galiziak ezusteko handia eraman zuen bigarren jarduandian, txapelketako faboritoetako bat bazen ere. Getaria-Tolosa beste faboritoarekin lehia handia izan zuten aurtengo irabazleek. Izan ere, estropada osoan Getariarrak joan ziren buruan, baina, azken txanpan, barraren parean, galiziarrek olatu bat aprobetxatu eta aurre hartu zioten getariarrei. Hala, Getariako traineruak lau segundotara amaitu zuen azken jardunaldia. Zumaia, berriz,  atzean geratu zen, hamalau segundotara.

Bigarren postuan amaitu badute ere, getariarrak « oso pozik» dira bi jardunaldietan egin duten lanarekin. Kike ManterolaKike Manterola Zumaiako entrenatzaileak ere adierazi du taldea «gustura» dagoela, igandean nahi bezalako emaitza izan ez bazuten ere; «Irabaztera irten ginen, baina gauzak ez zitzaizkigun ongi atera. Kale polita suertatu zitzaigun, baina ziabogan aukera guztiak galdu genituen».

Izan ere, getariarrak eta zumaiarrak ez ziren esku hutsik itzuli etxera, herritar eta zaleen berotasuna presente izan baitzuten egun osoan; Donostian, ehundaka jarraitzaile izan zituzten animoak ematen. Arratsaldean, berriz, kofradian ongi etorria egin zieten arraunlariei. Zumaian, gizonezkoei ere egin zieten ekitaldia, San Miguel Ligan postuari eutsi diotelako.

Gizonezkoetan, Urdaibai
Gizonezkoetan, bestalde, ez zen ezustekorik izan, eta Urdaibaik  erraz irabazi zuen Kontxako bandera. Gorka Aranberri patroi zarauztarrak lan bikaina egin zuen herenegun ere. Garaipena lortuta, Zarauzko trainerua gogoan izan zuen zarauztarrak, eta familiari, lagunei eta neska-lagunari  — Getariako patroia— eskaini zion irabazitako bandera.
 
 
SAILKAPENA
1. jardunaldia. Irailak 4.
1. Zumaia Kirol jokoa    11:07,10
2. Galizia    11:11,42
3. Getaria-Tolosa    11:12,12
4. Bizkaia taldea    11:53,04
2. jardunaldia. Irailak 10.
1. Galizia    10:59,54
2. Getaria-Tolosa    11:03,16
3. Zumaia Kirol jokoa    11:14,98
4. Bizkaia taldea    11:42,52
Sailkapen orokorra.
1. Galizia    22:10,96
2. Getaria-Tolosa    22:15,28
3. Zumaia Kirol jokoa    22:22,08
4. Bizkaia taldea    23:35,56
 
 
ARGAZKIA: Baleike.com

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info