Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

Banderarik gabe etxera

Itxaropen handiak baziren ere, Gipuzkoako Txapelketako banderarik gabe geratu dira eskualdeko arraun taldeak.  Edonola ere, hiru domina lortu dituzte: Zumaia Altuna Uria hirugarren izan zen gizonezkoetan; eta Zumaia Salegi Jatetxea eta Getaria-Tolosa, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Hiru traineruak Euskadiko Txapelketan lehiatzeko txartela lortu dute; hilaren 31n izango da, Orion.

Gizonezkoetan, Hondarribia eta Orio ziren faborito. Biek beren txanda irabazi zuten, baina denborari dagokionez, Hondarribiaren txanda azkarragoa izan zen, eta ondorioz, beretzat izan zen garaipena. Era berean, lehen txandako guztiak Orioren aurretik kokatu ziren sailkapen orokorrean. Hala, Zumaia hirugarren izan zen, Hondarribia eta San Juanen atzetik; 12 segundo atera zizkion Gipuzkoako txapeldun izan den Hondarribiak, eta 7 San Juanek. Zumaiak San Pedrori 10 atera zizkion, eta Oriori beste horrenbeste. Azken luzean, olatu bat ikusgarri hartu zuten zumaiarrek, ikusleak ahoa bete hortz utziz.

Zumaiarrekin batera, Hondarribia, San Juan eta San Pedro ariko dira Euskadiko Txapelketan, Bizkaiko txapelketako lau onenekin batera (datorren asteazkenean jokatuko dute, Lekeition).
 
Emakumezkoetan ezustea
Bandera Zumaia Salegi Jatetxearen eta Getaria-Tolosaren artean zegoela zirudien, baina San Juanek ezustea eman zuen, eta 10 segundoko alderaen irabazi zuen. Zumaiarrak bigarren izan ziren, eta getaria-tolosarrak hirugarren. Zumaiarrek 9 atera dizkiote Getaria-Tolosari. Txanda berean jokatu zuten hiruek. Bi luzetara egin dute lan, eta San Juan izan zen azkarrena ziabogan; 3 segundora ziren zumaiarrak, baina poparean tartea handitu egin zieten.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info