Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

GETARIA

KAE1 mailan ariko da Getaria Indaux Viveros San Anton taldea. Igandean hasiko dira lehian, Zumaian. Denboraldirako jarrita daukaten helburua, lehen lau taldeen artean ibiltzea da. «Denboraldi aurrea ikusita, goian hiru  talde gaude: Zumaia, Isuntza eta gu. Gainontzeko taldeak ere gertu daude, baina orain arte jokatu ditugun estropadetan hiru talde aurreraxeago ibili gara. Gero, Santurtzi ere kontuan hartu beharko dugu: azkeneko estropadetan ondo ibili ez den arren, ezin da alde batera utzi», dio Gorka Etxeberria Getariako taldearen entrenatzaile eta arraunlariak.


Denboraldiaren hasieran arreta jarri beharko dutela uste du Etxeberriak: «Ikusi egin beharko dugu denboraldia nola hasten den. Askotan denboraldiaren aurretik gauza batzuk pasatzen dira, baina gero hasierako estropadetan gaizki ibili eta ondoren  arrastaka ibili behar izaten baita».


Getariako taldean iaztik baja «inportante bat» dutela aitortu du Etxeberriak: Manuel Lasarte Portugaletera joan da. Gainontzean, bi baja eduki dituztela dio entrenatzaileak. Hala ere, beste bi arraunlari gehitu dira taldera: Aitzol Martinez jubeniletatik goiko taldera pasatu da, eta Iker Etxabe, «hau lehen ere ibilitakoa da arraunean». Getariako taldea hamazazpi arraunlarik eta bi patroik osatuko dute.


Getarian harrobi lanak duen garrantzia azpimarratu du Etxeberriak: «Aurten, kadeteetan Euskadiko txapelketan ondo ibili gara, eta Gipuzkoakoa irabazi dugu. Getaria herri txikia da, baina ondo ari da azpiko lan hori egiten».

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info