Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

GETARIA-ZARAUTZ

Emakumeen talde berria izango da Getaria-Zarautz. «Iaz, Zarautzen izenean atera genuen taldea: erdiak zarauztarrak eta beste erdiak tolosarrak ziren. Asko kostatu zen taldea osatzea; adinez jubenilak ziren asko zeuden taldean eta ikasketengatik-eta aurrera jarraitzeko lanak izan genituen», dio Zarautz Arraun Elkarteko Gaizka Garmendiak. Aurten, iazko «egoera beretsuan» zeuden Zarautzen, «zazpi-zortzi neskarekin». Getarian ere antzeko zeuden, beraz biek bat egin eta proiektu berri bati heldu zieten Getaria-Zarautz taldea sortuz.


Adinez-eta aurreko denboraldiko antzeko taldea osatu dute. Hala ere, tartean badira esperientzia duten batzuk, «beteranak edo lehen jardundako batzuk badaude, eta ea horien bultzadarekin egonkortasun pixka bat hartzen duen taldeak».


Arrauneko talde berrian entrenatzaile lanetan Mertxe Aizpurua ari da. Zarauztarra da, baina Getarian arraunean urte asko egin du: «Mertxerekin konfiantza dugu. Iaz, Zarautzen Emakume Arraunlari proiektua jarri genuen martxan, eta berak eraman zuen. Aurten arduradunik gabe gelditu gara, baina aldi berean traineruaren ardura berak hartu du, eta horrekin gustura gaude».


Denboraldiko aurreneko helburua beteta dutela esan du Garmendiak: «Zarautzen nesken arraunak ez du tradizio handia,  eta azkenean emakumeei ere arrauna egiteko aukera eman nahi diegu». Orain, emakumeak gustura aritzea da nahi dutena.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info