Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

ZARAUTZ

Zarautzek iaz maila galdu eta aurten KAE 2 mailan ariko da. «Mailarik baxuenean aritzea egokitzen zaigu», dio Zarautz Arraun Elkarteko Gaizka Garmendiak. Hala ere, aurten «zaila izan arren», berriro mailaz igotzea gustatuko litzaioke Zarautzi.


Aurreko denboraldian taldea osatzea asko kostatu zitzaien, «jende aldetik oso justu ibili ginen». Aurten, aldiz, mailaz jaitsita ere, aurreko urtean jardundako denek segituko dute, «nahiko gustura bukatu zutelako». Horrez gain, beste arraunlari batzuk gehitu dira eta «talde majo bat» osatu dute. «Azken batean, maila honetan kanpotik jendea ekartzea etxekalte da, etorkizunari begira aurre egiteko aukerarik ez genuke izango. Beraz, harrobian lan egiten ari gara eta aurten oso-oso gustura gaude beheko mailetan eduki ditugun emaitzekin. Oraindik denbora beharko da, baina behintzat ereiten ari gara klubaren barruan», diote arraun elkartekoek. Hemeretzi arraunlarik osatzen dute Zarauzko taldea, «horietatik etxean sortuak ez direnak bost bat izango dira, beste denak betitik elkartekoak dira». Iaz bezalaxe, Iñaki Mendizabalek entrenatzen du taldea.


KAE 2 mailako liga uztaileko lehen asteburuan hasiko da. «Hil honen 28an Donibane Lohitzunen estropada dugu, baina ez da  puntuagarria. Hala ere, gure ligaren berezitasuna da, azkenak hasi arren hamasei estropada ditugula. Horrek denboraldia prestatzeko modua ere aldatu egiten du. Taldean iaz hamasei lagun ginen, eta aurten hemeretzi hartu ditu entrenatzaileak, ia larunbatero eta igandero estropada jokatuko dugulako».

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info