Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Albisteak

ZUMAIA

Hiru traineru izango ditu Zumaiak aurten: EuskoTren ligan emakumezkoena, eta gizonezkoen KAE 1 eta KAE 2 ligatan talde bana.


Zumaia Salegi Jatetxea emakumeen taldea «iazko denboraldi bikaina» errepikatzen saiatuko da. Iaz liga guztiak irabazi zituen, estropada eta bandera asko, eta Kontxako Bandera ere lortu zuen. «Benetan handia da egin zuena», Zumaiako Arraun Elkartekoen esanetan. Emakumezkoak saiatuko dira iazko maila bera ematen. Kike Manterolak jarraituko du entrenatzaile, baina arraunlarien artean aldaketa asko dela diote, «baina, maila dute denboraldi ona emateko. Horren adibide bezala jarri behar da Lekeitioko estropadan irabazi izana, ekainaren hasieran».


«Gazitik» ere izan zuen Zumaiak iazkoan, gizonezkoen lehen taldeak San Miguel Liga galdu zuen, 2006tik maila horretan ibili ostean. Aurten, KAE 1 ligan ariko da. Aldaketa handiena entrenatzailearena da ontzi honetan, Xanti Zabaletaren tokian ariko baita Patxi Frances. «Banderen lehian sartzeko» ariko dira lanean Zumaiakoak, «denboraldi-aurreko estropadetan maila ona eman dute arraunlariek, eta ohorezko txandan ibiltzeko hainbesteko maila dutela aurreikusten da».


KAE 2ko taldearen lana, emaitzaz haragokoa da Zumaiako arraun elkartekoen ustez. «Harrobia dago hor, Zumaian ia beti egon izan den bezalaxe. Arraunlari gazteenen lana da etorkizuna, eta bigarren traineru honen zeregin nagusia izango da arraunlariak osatzea eta egitea», esan dute arraun elkartekoek. Hala, San Miguel Ligak iazko Harrobi Onenaren Saria Zumaiako Arraun Elkarteari eman berri diola gogorarazi dute. Zumaiako gizonezkoen bigarren taldearen entrenatzailea eta patroia Ramon Erostarbe da.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info