Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Haimar Zubeldia

2010-04-15,12:00:00

RadioShack taldeko txirrindularia da Haimar Zubeldia, eta aurki Euskal Herriko Itzulian hartuko du parte.

  • Zaila egin al zitzaizun Astana utzi eta RadioShack taldearekin fitxatzea?. Manu (Orio)

    Lehenik esan behar 2010 urterako Astana taldearekin sinatuta nuela kontratua. Nik ordea Radio Shack talderako eskaintza nuen eta nire nahia bertara aldatzea zen. Astana taldeko agintari berriek ordea ez ninduten nahi libre utzi. Azkenean ordea uci pro-tour eko lizentzia atzeratu egin zioten Astanari eta orduan legalki taldez aldatzeko libertatea lortu nuen. Orduan jakin nuen taldez aldatzeko baimena nuela nik nahi baino gehiago luzatu arren.
  • Aurtengo denboraldirako ze helburu dituzu?? Eta frantziako tourrerako??. zikloturista (zarautz)

    Urte hasierako bloke bat laster bukatzera noa orain. Klasikak eta Romandia korritu ondoren bukatuko da lehen bloke hau eta gero Dauphine eta Tourra etorriko dira. E.H Itzulian pedal kolpe polita lortu dut eta orain klasiketan hori aprobetxatu nahiko nuke. Gero Tourrerako prestaketa etorriko da eta bertan argi dago zein izango den gure betebeharra: Lanceri laguntzea tourrean.
  • Euskaltel taldearekin alderatuz, orain, zure taldekide gehiengoa atzerritarra da. Entrenatzeko garaian eragozpenik ba al du, batik bat talde lana lantzeko??. Nere ()

    Entrenatzeko orduan ez du eragozpenik. Txirrindularitza taldekako kirola izan arren entrenatzeko orduan bakoitzak bere lana bakarka egiten du bere etxean. Talde lana bultzatzeko talde kontzentrazioak erabiltzen dira. Bertan gure artean ezagutzeko gauzak egiten dira. Bestalde profesionalak gara eta bakoitzak badaki talde barruan bere lana zein den eta hori ahal den ondoen betetzen saiatzen da.
  • Itzuli haundi horietako etapa guztietan fuerte egoteko nola egiten duzue? Pastaren dietarekin nahikoa al da?. Patxi ()

    Urte guztia ematen dugu itzuli handi horiek prestatzen. Askotan beste lasterketa batzuk prestaketa bezala ere erabiltzen dira. Alimentazio arloan berriz hidratoak erabiltzen dira errekuperatzeko beraiek baitira odolera azkarrenak pasatzen direnak. Hala ere denetik jaten saiatzen gara, hori bai beti al den garbien. Azken urteetan taldeek beren sukaldaria eramaten dute itzuli handietara beti ere segurtasun handiagoa ematen baitu.
  • Aupa Haimar, Lance Amstrong dirudiena bezain harroputza al da? . joseba (zarautz)

    Lance amerikarra da. Prentsak ez du bere gogoko izan askotan berarengana iristea zaila izan delako. Hala ere bere itzulera honetan askoz ere gertuagoa sumatu dut nik. Eta gertutik ezagututa ez dela harroputza esango nuke. Beti da esker onekoa eta etapa bukatutakoan beti dabil eskerrak ematen egindako lanagatik.
  • Txirrindulariek indarra nola lantzen duzuen jakitea gustatuko litzaidake. Ze gorputz atal eta nola lantzen duzuen denboraldiaren garai desberdinetan. Serieak, kargak, errepikapenak eta atseden tarteak zehazterik baduzu eskaertuko nizuke benetan. Mila esker zure arretagatik eta zorte on. Andoni. ANDONI URKIOLA (DEBA)

    Negu partean gimnasioan lantzen dugu indarra. Pesak erabiltzen ditugu horretarako. Errepikapen askorekin eta pisu gutxi erabiliaz. Nahiko sasoi gogorra izaten da gero bizikletan pesek torpe sentiarazten baitzaituzte. Horretarako gero bizikleta egiten da segidan indar hori mugimendu zirkularrean bihurtzeko. Aurrerago berriz denboraldian sartutakoan bizikletan egin ohi dira indar seriek. Horretarako aldapa ez piko bat aukeratu eta bizikletan eserita egiten dira serieak. Desarroilo gogor batekin eta 60 rpm ko pedal maiztasunarekin. Serie tartetan kadentzia lantzen da giharrak erlaxatzeko. Galdera honek luzerako ematen du baina nik uste dut hauek direla pauta nagusiak.
  • Gustura geratu al zara Euskal Herriko Itzulian egindako lanarekin? Chris Hornerren garaipena zuretzako ere garaipena al da?. Txiaputxi ()

    Etxean aurrean ibiltzea beti da gogoko. Aurten niretzako berezia izan da bizi naizen lekutik oso gertu bukatu baita. Chrisen garaipenaren parte sentitzen naiz etapa guztietan beti baitago telebistan ikusten ez den la hori.
  • Duela urte batzuk esan ohi zen 32-33 urterekin hasten zela txirrindularien gainbehera. Zuri zer iruditzen zaizu, oraindik gehiago eman dezakezula?. Tropelean ()

    Fisikoki oraindik indartsu sentitzen naiz. Txirrindulari konpletoagoa naizela uste dut adin honekin. Beti uste izan dut txirrindulari baten gainbehera bere buruak ezetz esaten duenean etortzen dela. Entrenatzera ateratzea kostatzen denean, itzulietara joatea kostatzen denean, sintomak izaten dira azkenetan zaudela. Ni oraindik gustura nabil mundu honetan eta familiak ere laguntzen dit. Nere taldean badaude ni baino zaharragoak diren 7 bat txirrindulari.
  • Futbolean bezala txirrindularitzan ere izar mediatikuak nabarmentzen ari dira azkenaldian. Hori al da txirrindularitza modernoaren etorkizuna?. Xaltxerua ()

    Azken boladan Amstrong itzulera oso mediatikoa izan da eta horregatik uste dut egiten duzula galdera. Nik uste etorkizuna herrialde berriek ezagutzean dagoela. Lasterketak herrialde berrietan sortzen ari dira eta txirrindularitza zabaltzen doa. Talde berriak ere sortzen ari dira eta denak herrialde ezberdinetatik datoz.
  • Aurten beste euskaldun bat duzu taldean: Markel Irizar. Horrek entrenatzeko eta lasterketak korritzeko orduan abantaila izango da, ezta? Kontuan izanda, taldekide gehienak kanpotarrak direla.. Jaione87 (Getaria)

    Markelekin beti izan dut erlazio ona. Nere anaiaren bidez ezagutu nuen aspaldi. orain talde berdinean gaude eta kontzentrazioetan eta karreretan koinziditzen dugunean beti berarekin egiten dut gela. Neretzat dena errazagoa da horrela. Hainbeste herrialdeetako jendea egonda taldean bizitza ohiturak ere ezberdinak dira eta zure herrikide batekin egonda errazagoa da.
  • Aupa Haimar! Gaur egungo aurrerapen teknologikoekin gero eta material eta bizikleta hobeak produkzitzen dituzte. Zu hasi zinenetik hona garapen hori antzeman duzu? Zertan batez ere?. Kike ()

    Niri tokatu zaidan denboran aldaketa nagusia koadroan nabaritu da. Pasa nintzenean aluminioa zen erabilitako materiala. orain aldiz dena karbonoa da. Ezaugarri hobeak ditu, arinagoa da eta oso rigidoa ere bai.
  • Nola ikusten duzu euskal txirrindularitza? Etorkizun hurbilean ikusiko al dugu Giroko edo Tourreko podiumean euskaldunen bat?. Aurrera!!! ()

    Galdera zaila. Nik uste dut euskal zalegoak kontziente izan behar duela munduan herrialde txiki bat garela. Eta mundu guztiko txirrindulari hoberenekin lehiatzen garela. Aurretik lortu duenik bada eta izango denik ere uste dut. Hori bai, uste dut lortu duenari ez zaiola duen balorea eman.
  • Euskalteletik RadioShack-era bitartean, nola aldatu da lasterketak ikusteko, jokatzeko eta prestatzeko ikusmoldea? Horrek zure kualitateak ere aldatu al ditu errepidean?. Martin Zarra (Orio)

    Talde amerikarra izanik txirrindularitza ere beste era batetara ulertzen dute. Nere lana beste bat da talde honetan baina uste dut kualitateak berdinak direla. Talde handi bat da eta lasterketa batzuetan helburuak ere ezberdinak dira.
  • Azken bi urtetan talde handietan zabiltza. Zertan da ezberdin euskaltelekin konparatuta?. iñakitxo78 ()

    Lana talde guztietan berdintsu egiten da baina aldaketa txiki askorekin, aldi berean oso ezberdin egiten dutenak. Infraestruktura handiagoa eskatzen du horrelako talde batek, internet erabiltzen dugu horretarako. Horrelako gauzak dira aldi berean oso ezberdina egiten dutenak.
  • Euskaltel-Euskadi utzi zenuenetik jendeak berdin animatzen al zaitu ala badago gaizki ikusten duenik?. Naiara (Zumaia)

    Badakit jende guztiaren gustua ezin dela egin. Badakit ere benetan laguna dudanak ulertu zuela nire erabakia, eta hori nahikoa da niretzat. Hala ere, jeneralki jendeak berdintsu animatzen nau.
  • Tourrean lasterketa bat irabazten ikusi nahi zaitugu. Aurten posible ikusten al duzu lortzea?. Pello (2) ()

    Zaila izango da, bai baitakit nire lana zein izango den bertan: Lanceri laguntzea. Aukeraren bat sortzen bada aprobetxatzen saiatuko naiz.
  • Fisikoki zer moduz ekin diozu denboraldiari eta noizko egongo zara sasoi betean?. NI NEU ()

    Nahiko gustura nabil sasoi onetarako, nire helburuak denboraldian aurrerago baitaude. Tourra izango da tope topera egon beharko den lasterketa. Hala ere azkeneko E.H Itzulian ondo ibili nahi izan dut etxetik gertu bukatzen baitzen.
  • Zein da edo izan da gehien miresten duzun txirrindularia?. Juanjo ()

    Txiki-txikitatik Indurainen mireslea izan naiz. Bai txirrindulari bezala baita pertsona bezala ere.

BIDALI ZURE GALDERA

  • Kopiatu zenbakiak

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

sasoian

Beroketa ariketa

Berriketa

Kronika

Hariari Tiraka

Taldeka

Kirolari gazte

Erronka

Aurkezpena

Iritzia

 

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info