Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Ainhoa Murua

2010-06-10,12:00:00

Triatleta zarauztarrak zure galderak erantzungo ditu ekainaren 10ean, 12:00etatik aurrera.

  • Triathloien barruan zure proba txarrena korrika ahal da?. Javier ()

    Uste dut hiru kiroletan nahiko erregularra naizela,baina agian, korrika pixkat hobetzea gustatuko litzaidake,lasterketa azkenean hor erabakitzen baita.
  • Negua Australian pasatu duzu entrenatzen. Nola sortu zitzaizun hara joateko aukera? Eta han bizitakoak ze neurritan hobetu zaitu triatleta gisa? . Mattin ()

    Pasa den denboraldiko munduko txapelketako azken lasterketa Australian izan zen.Australiako entrenatzaile bat ezagutzen nuen eta aukera polita zela pentsatu nuen bertan geratzeko.Esperientzia ederra izan da,entrenatzeko eta bizitzeko modu ezberdinak ezagutuz.Estimulu berriak beti etortzen dira ondo aurrera jarraitzeko.
  • Aupa Ainhoa! Bi olinpiadetan izan zara eta hirugarrenahemendik bi urtera izango da. Bertan izateko itxaropenik ba al duzu? Animo kanpeona!!. Hiru kirol (Zumaia)

    Horretarako ari naiz gogor entrenatzen.Pasa den larunbatean,madrileko munduko txapelketako lasterketan hasi zen sailkapen olinpikorako sailkapena.2 urte gogor izango dira sailkapena lortu arte,eta fisikoki eta mentalki indartsu egotea garrantzitsua izango da.Ea gauzak ondo atera eta 3.nez sailkatzen naizen...
  • Kaixo Ainhoa, aurten Zarauzko Triatloian atzerriko triatleta asko datoz. Garaipena lortzea ez da horren erraza izango, agian?. ()

    Pena handiz baina aurten ez dut Zarauzko triatloian parte hartuko...Madrileko lasterketa ondo errekuperatu eta uztailean Irlandan daukadan europako txapelketa ondo prestatu nahi dut.Entrenatzailearekin egutegia ondo begiratu ondoren, parte ez hartzeko erabakia hartu dugu.Ea datorren urtean ...
  • Nere kezka hau da: Triatloia hiru kirol dira bakar batean. Nola moldatzen zerate guztiak entrenatzeko eta era berian hiruretan behar bezala errenditzeko?. Zauztarra ()

    Hori norberaren maila,denbora...araberakoa izaten da.Goi mailan gabiltzanok egunero 3 kirolak egiten ditugu ia egunero baina bestela,triatloi bat bukatzeko, egunean saio batekin nahikoa da.Komenigarria izango da, beti ere, ahulena duzun disziplina gehiago entrenatzea.
  • Zein da sekula egin duzun probarik gogorrena! Aupa Ainhoa eta irabazi!!!. Mireia (Getaria)

    Zaila aukeratzen,baina agian nere lehenengo triatloia,Corian,ia 40 gradu egiten zituen...helmugatik 200 metrotara zorabiatu eta ospitalean amaitu nuen...
  • Badirudi triatloia modan jarri dela. Gero eta lagun gehiago animatu da azkenaldian triatloietan parte hartzera. Zu hasi zinnetik hona aldaketa edo garapen hori antzeman al duzu?. Juan Luis (Orio)

    Egia da,azken urte hauetan gero eta jende gehiago ari da animatzen .Emakumeak pixkanaka ere gero eta gehiago gara, eta poz handia ematen du honek.Ni triatloian hasi nintzen garaitik, triatloia kirol bezala, goruntz joan dela nabaritzen dut.
  • Pentsatu al duzu inoiz ironman bat egitea?. iņurri ()

    Oraingoz triatloi olinpikoan nabil buru belarri.Agian inoiz egingo dut baten bat probatzeko, baina batek daki...oraingoz ez dit asko tentatzen.
  • Aurtengo denboraldiari begirako helburuak zeintzuk dituzu? Zer ari zara buru-belarri prestatzen? Zorte on. Animo Ainhoa! ()

    Munduko txapelketa da helburu nagusia.Munduko txapelketa 7 lasterketek osatzen dute eta lasterketa hauetan ahalik eta aurreen egotea da helburua,bide batez sailkapen olinpikorako puntuak lortzeko.Aurtengo beste helburua Irlanda ospatuko den europako txapelketa izango da.Eskerrik asko animoengatik.
  • hiru distiplinetan, zein da zure fuertea?. amaia ()

    Lehen aipatu dudan bezala,uste dut 3 distiplinetan nahiko erregularra naizela.Aurten hala ere, igeri inoiz baino hobeto egiten ari naiz eta orain arteko lasterketetan beti aurre aurrean atera izan naiz
  • Zein da frantziako ekipo batekin fitxatu izanaren helburua?. markel ()

    Aurten frantziako talde batean sartu naiz baina frantziako lasterketetako bakarrik.Hemengo lasterketetan Zarauzko taldean nago.Frantzian Grand Prix izeneko zirkuitu garrantzitsu bat dago,oso ondo daukate antolatua;telebista...diru gehiago mugitzen da.Munduko kopetan gabiltzan atzerritar gehienek hartzen dute parte, eta oso maila altua egoten da.Sprint distantziako triatloiak izaten dira,oso azkarrak.Uste dut lasterketa hauek,ondo etorriko zaizkidala munduko txapelketako probak prestatzeko.
  • Itxura denez ez duzu aurten parte hartu behar zarautzen. Ze gomendio edo aholku emango zenizkiguke partehartzaileei?. zarauzko triatloiko partaide bat ()

    Ahal den neurrian lasterketaz disfrutatzeko.Batez ere bizikletan indarrak ondo erregulatzeko eta, ondo edan eta jateaz gogoratzeko.Zorte on!
  • Joan den asteburuan erakustaldi ederra eman zenuen Madriden, nahiz eta bizikletan erorketa izan. Aurreko denboraldietan baino prestatuago zaudela ematen du. Zuk nola ikusten duzu zeure burua?. Eņaut (Getaria)

    Egia da,Madrilen oso lasterketa ona atera zitzaidan,oso indartsu aurkitu nintzen lasterketa guztian eta pena boxetara sartu aurreko erorikoak harrapatu ninduela...Gogor entrenatzen ari naiz eta sentsazioak onak dira,agian beste urteetan baino hobeak.Ea datozen lasterketetan ere gauzak ondo ateratzen diren...

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Š Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info