Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Gorka Aranberri, Urdaibaiko patroia

2014-08-05,10:00:00

Aitor Manterola - Berria. Bazkaldu aurretik erantzun die galderei Gorka Aranberrik (Zarautz, Gipuzkoa, 1987), telefonoz. Hitz errazekoa da, eta ondo azaltzen ditu gauzak. Urdaibairen txopatik ere zuzen asko zuzentzen ari da arraunlari multzoa garaipenen bidera. Sei dauzka taldeak aurtengo udan, eta ez da ase patroia.

Zer balio ematen diozu Espainiako Txapelketa irabazteari?
Sekula irabazi gabe neukan titulua da, eta zaila da hor gailentzea. Taldeko arraunlari batzuk ere nire egoera berean zeuden. Prestigio handiko txapelketa da.

Lehen luzean hautsi zenuten estropada igandean. Hori izan zen zuen estrategia?
Ez. Gu geure estropada egitera atera ginen, eta ez genuen espero halako aldea ateratzea lehen luzean. Ondo etorri zitzaigun. Izan ere, bueltako luzeetan, aurreneko kalekoek gutxi behar izaten zuten laugarren kalekoari aldea erraz jateko, eremuak babesa ematen zielako lehen kalekoei. Eta bueltako luzeetan kosta egin zitzaigun gozatzea.

Estropadak metro batzuk gehiago izan balitu, akaso titulua ez zenuten irabaziko.
Bai. Kaiku abiadura bizian heldu zen, atzetik aurrera, eta eskerrak bukatu zen lekuan bukatu zela.

Halako lehen luzea egin eta aurkari guztiak bospasei segundora utzi eta gero, bigarren luzean zein izaten da patroiaren lana?
Kanpora joateko arraunketa eta barrura etortzekoa ez dira berdinak. Kanpora bizi joaten gara, irteerako txanparen inertziarekin, eta barrura arraunketa horrek bere neurrira etorri behar du, egonkortu egin behar du. Baina lo ere ezin da hartu, olatua aldekoa izaten delako barrurako luzeetan, eta erritmoa bizitu behar izaten delako batzuetan. Patroiaren lana da arraunketa egokira bideratzea arraunlariak, ahalik eta ekonomikoena izan dadila, estropada erdia baino gehiago geratzen delako.
 
 
 
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkia

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info