Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Iņigo Peņa, piraguista

2014-08-05,12:00:00

Aritz Mutiozabal. Atzo iritsi zen Iñigo Peña (Zumaia, 1990) Moskura, estropada garrantzitsua jokatzeko asmoz. Munduko Txapelketan lehiatuko da datozen egunotan, 1.000 metroko K4 modalitatean, Espainiako selekzioarekin. Javier Hernanz, Rodrigo Germade eta Oscar Carrera izango ditu bidaide domina lortzeko erronkan. Finala igandean jokatuko dute, baina aurretik, ostiralean, sailkatze kanporaketak eta finalerdiak gainditu beharko dituzte hurrenez hurren.


Jada Moskun zaudete. Ze aldarte eta animorekin iritsi zara?
Animo eta itxaropen handiarekin iritsi gara Moskura; izan ere, prestaketa serioa egin dugu urte osoan zehar. Gainera, Milanetik etorri berriak gara, bi aste bertan kontzentratuta pasa ondoren.


Parte-hartzaile guztien helburua podiumera igotzea da. Aurten posible ikusten al duzue bertara igotzea?
Bai, parte hartzen dugun guztiok podiumera igo nahi dugu. Dena dela, hiruk izango dute aukera hori. Indartsu sentitzen gara eta dominaren bila goaz, baina aurreneko bosten artean gelditzen bagara ere pozik geratuko ginateke.



Iaz finalera sailkatu zineten, finalerdi ona jokatuz, baina gauzak ez ziren nahi bezala atera (8. postua). Arantza hori kentzera zoazte?
Neurri handi batean, bai. Hala ere, jakin badakigu ez dela lan erraza izango. Hurrengo Olinpiar Jokoak gertu daudenez, herrialde guztietako parte-hartzaileak gogor ariko dira euren helburu nagusia lortu ahal izateko, eta gu ere bertan izango gara.


Urtebete geroago, falta izan zitzaizuen eskarmentu hori baduzuela eta irabazteko gai bazaretela uste al duzu?
Bai, noski. Iaz hasi ginen laurok lanean eta esperientzia lagun hartuz, gaur egun oso ongi akoplatuta gaude. Gainera, hor daukagu Munduko Kopako urrezko domina, horren guztiaren lekuko.


Maiatzean lortu zenuten garaipen historiko hura, Milanen. Urreak konfiantza handiagoa eman al dizue laukoteari?
Zalantzarik gabe. Han lortutako garaipenak aurrera jarraitzeko gogo eta konfiantza handiagoa eman zigun. Horrez gain, esperientzia ahaztezina izan zen.


Zein izango da txapelketa on bat egiteko gakoa?

1.000 metroko distantzia ondo neurtzea izango da gakoa; hau da, helmugara iristean ahal dugun guztia emana izatea, motzegi edo luzeegi geratu gabe.


Eta nortzuk izango dira aurkari zuzenenak?
Aurkari zuzenen artean, Txekiar Errepublika, iazko munduko txapelduna den Errusia, 2008ko Olinpiar jokoetako irabazlea den Australia eta Hungaria nabarmentzen ditugu.


Munduko Txapelketan irabaztea edo, behintzat, podiumera igotzea pauso handi bat izango al da 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetarako?
Bai, noski. Aurrerapauso handia izango da, baina sailkatze probak datorren urtean jokatuko ditugu Milanen.

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Š Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info