Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Oier Aizpurua

2010-10-08,12:00:00

Hainbat bider piraguismoko munduko txapeldun izan ondoren, Oier Aizpurua zumaiarrak kirol diziplina berriari ekin zion iaz: arraunketari. Bere lehen denboraldian Orioko arraun taldeko bigarren traineruan jardun zuen eta aurten, berriz, lehen taldearekin aritu da lehian.

Animatu zaitez eta egiozu galdera!

 

Elkarrizketa digitala urriaren 8an egingo diogu, 12:00etan.

  • Kaixo Oier! Badakit piraguan bakarrik edo binaka ibiltzen zinela; orain berriz, arraunean talde haundiagoan. Preparazio aldetik derberdinak izango dira. Baina zein da desberdintasunik haundiena edo zailena?. Jon ()

    Kaixo Jon. Preparazio aldetik biak dira antzeoak, uretako, indarreko eta koordinazioa behar den kirolak dira. Bietan teknika garrantzitsua da eta blokea eta konjuntoa landu behar dira, agian arraunean gehiago jende gehiagok hartzen duelako parte. Desberdintasun handiena, arraunean indar kopuru handiagoa egin behar dela palada bakoitzean piraguan baino, hemen errimoa altuagoa da baia watio kopurua palada bakoitzean nabarmen txikiagoa.
  • Zer nahiago? Piragua edo arrauna?. Leire ()

    Kaixo Leire. Nahiago biak. Momentu bakoitzean berea, lehen piraguista nintzen eta beti izango naiz piraguista. Orain arraunean nabil ondo pasatzen dudalako egiten dudanarekin. Gustora nagoen tokian beti ongi egongo naiz, bai arrauna edo piragua izan.
  • Kaixo Oier! Orain bi kirolak probatu dituzula; bat aukeratzekotan bietako zenekin geldituko zinake? Eta kirol berri bat probatzeko asmorik bai? Zein?. Nerea ()

    Ezingo nuke bietako bat aukeratu. Biek gauza onak eman dizkididatelako. Arraunean hasi baino lehen triatloia egiteko asmoa nuen, bizikletan ibiltzea gustoko dudalako eta hobby moduan egin nahi nuen. Nahiz eta jakin bizikletan oso oso txarra naizela esan daiteke txirrindularia izatea gustoko izango nuela garai batean.
  • Zer eman dizute piraguak eta arraunak? zer azpimarratuko zenuke bakoitzetik?. Ane (aizarnazabal)

    Kaixo Ane. Piraguak ia dena eman dit. Naizena edo izan naizena gehienbat piraguagatik izan da. Disziplina eta gehienbat kirolarekin lotzen diren balore guztiak berak eman zizkidan. Gero arraunak kirol berri bat ezagutzeko aukera eman dit eta kirolaren beste ikuspuntu bat izateko aukera. Biek pertsona oso onak ezagutzea, lagunak egitea, beste kultura batzuk ezagutzea eta toki berriak ezagutzeko aukera eman didate.
  • Zergatik hasi zinen Orioko arraun elkartean zumaiarra baldin bazara? Zumaian arraunean egiteko asmorik ba al duzu etorkizunean?. Pello ()

    Kaixo Pello. Ba Orion hasteko arrazoi bakarra pertsona bat izan zen. Piraguan nengoela selekzioan bertako medikuetako bat duela urte batzuetatik Orioko medikua da. Beti mantendu izan dugu erlazio ona eta piragua uzterakoan berak animatu ninduen arrauna probatzera esperientzi berri bat bezala. Ez zen elkartearen kontua izan eta bai pertsona kontua. Orion hasi eta orain oso gustura nago bertan eta izan dudan harrerarekin.
  • Piraguismo probak irabazterakoan sentitzen zenuen bera sentitu al duzu Oriorekin banderak irabazi dituzunean?. Maitane (Zarautz)

    Kaixo Maitane. Bai, antzeko sentzazioa izan dut. Satisfakzioa, poza eta ondo egindako lanaren ordaina jasotzearen sentsazio hori. Batzuetan nahiz eta irabazi gauzak ez badira ongi egin haserrea ere antzekoa izan da. Eta baita lotsa ere, nirea kirola egitea da, gero podiumera igo (piraguan) eta harrerak eta balkoira igotze kontu hori... ez dut batere ongi eramaten jendeaurrean egotearen kontu hau.
  • Itxa-Gainekin lotuta jarraitzen al duzu oraindik ala zure piraguismo ibilbidea bukatu da?. Piraguista (Zumaia)

    Kaixo piraguer@. Erlazioa mantentzen dut, bai klubarekin bai bertako jendearekin, nire piraguak baditut eta gustoko dut bertan bueltatxoak emateko, bai lasaitzeko bai entrenamendu gosea dudanean. Oraindik ere gerra pixkat emango dizuet.
  • Datorren urtean Kontxako Bandera herrira ekarriko al duzue?. Manu (Orio)

    Kaixo Manu. Saiatuko garenaren dudarik etzazu eduki. Aurten urre ibili gara baina argi eduki behar da klubaren filosofia ez datorrela bat oraingo "selekzio" kontu horiekin. Nire ustez bide egokian gaude, talde polita dago eta nahiz eta guztiak etxekoak izan besteei erakutsiko diegu gauzak ongi egiteko beste modu bat dagoela, nahiz eta luzeagoa den. Pazientzi pixkat gurekin
  • Entrenatzaile berria duzue taldean. Ezagutzen al duzu? Zer ekarpen egin dezake eta zertan hobetuko du trainerua? Aupa Orio!!!. Peña ()

    Kaixo Peña. Bai ezagutzen dut Joseluis. Joan den urte erdian gurekin izan zen Orio B taldean eta bere etorrera izugarri antzeman genuen. Taldea teknikoki eta bloke antzera hobetzera lagunduko du ez da ahaztu behar taldea beti konstrukzio eta hobetze prozesuan izango delako. Gainera arraunlaria izan da eta entrenatzailea ere eta jakingo du talde handia eramaten Orio B eraman duen bezala. Sorterik onena hemendik.
  • Piraguan entrenatzen jarraitzen al duzu? Eta piraguismoko probaren batean parte hartzeko asmorik bai?. Aupa Zumaia! ()

    Aupa. Batzuetan joaten naiz bai piraguan ibiltzera, entrenatzea ez dakit dagoen deitzea horri. Batzuetan joan naizenean ustez baino gehiago behartu badut ere... Aurten adibidez Kontxako bigarren igandea baino lehen buelta bat ematera joan nintzen burua ea lasaitzeko eta begira emaitza asteburuan... GEHIAGOTAN JOAN BEHARKO DUT!!! broma da. Asmoa badut, joan den urtean egin nuen, aurten aukerarik ez dut izan baina asmoa hor dago, ahal dudanean Zumaia bertan edo hurre dauden probetan irtetzearena.
  • Irabazlea eta konpetitiboa zarela erakutsi zenuen piraguan. Orain arraun talde irabazle batekin zabiltza. Badirudi galtzea gustatzen ez zaion horietakoa zarela, ezta?. Zirikatzailea (Zarautz)

    Kaixo. Inori ez zaio gustatzen galtzea uste dut. Baina oker zabiltzala iruditzen zait. Ez nintzen Oriora irabazteko joan, lehen beste galdera batean esan dut pertsona konkretu bategatik joan nintzela Oriora, pertsona hori Zarautzen edo Getarian egon balitz hara joko nuke. Eta irabazi aurten egin dugu zertxobait, joan den urtean... gutxi
  • Lehengo urtera arte praktikatu al zenuen inoiz arraunketa?. Mirari (Orio)

    Kaixo Mirari. Ez egia esan ez nuen inoz arraunean egin. Behin piraguako kide batetik 2ko banku mugikor batean buelta txiki bat eman nuen baina hortik aurrera ezer ere ez.
  • Piragua eta arrauna kirol konpatibleak al dira? Zer dute berdin eta zer ezberdin?. Ni ()

    Kaixo. Izan daitezke. Konpatibleak eta agian osagarriak, berdina esan dut, entrenatzeko era, uretakoak dira, koordinazioa behar da, indarra, fondoa, teknika... ezberdina, batean aurrera begira eta bestean atzeraka jajaja. Piraguan oreka askoz handiagoa behar da, arraunean watio edo indar gehiago palada bakoitzean, erritmo hadiagoa piraguan. Piraguan giharrak gehiago handitzen ditugu eta eskatzen dira, arraunean aldiz oso fin eta argal egotea eskatzen digute pixu aldetik. Arraun esfortsua intentsoagoa da, motzagoa da baino hilzorian zoaz ia haseratik bukaera arte. Piraguan ez da hain itogarria momenturo, batzutan bai bestetan ez, baina luzeagoa izatean lagatzen duen arrastoa edo paxada denbora gehiagoan geratzen da gorputzean.
  • Piragua munduan zeneukan curriculumak arraun munduko ateak zabaldu al zizkizun? Orioz aparte beste talderik interesatu da zuretaz?. - ()

    Ez dut uste. Esan dut pertsona batek bultzatu ninduela arraunera, Orioko ateak guztiontzako daude irekiak, probatu nahi duenak joan besterik ez dauka. Bere garaian tentatu ninduten probatzeko eta orain ere batzuek ibiltzen dira merkatua sondeatzen.
  • kontxa edo piraguako munduko txapelketa . ze balorazioa egingo zenun, kirol arloan eta pertsonalki ? mila esker.. imanol ()

    Ezberdinak dira Imanol. Mundukoa niretzako handia izan zen, apustu pertsonal baten emaitza eta lan handiaren saria. Kirol aldetik ezin dira konparatu, kirol ezberdinak bait dira eta maila ezberdinetan, eta kontxa ORAINDIK irabazi ez dudanez...
  • ze esaten dizute piraguako selekzioko lagunek , kirola aldatu dezula jakiterakoan?. beste piraguista (zumaia)

    Ba batzuk adarra jotzen didate orain atzeraka nihoalaren kontu horrekin urtetan Sevillan arraunlariekin izan genituen adarjotze kontuak gogoratuz. Baina bestela oso ongi, interesaturik daude eta aurten estropada bat baino gehiago jarraitu dituzte telebistaz eta gero internetez. Ni ere harritu egiten nintzen batzuetan zoriontzeko deitzen zidatenean estropada ondoren nik beraiei ezer esan gabe.

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info