Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Aritz Aranburu

2011-02-08,12:00:00

Aritz Aranburu surflari zarauztarrak otsailaren 15ean ekingo dio denboraldi berriari. Iaz berriro WCT mailara igotzeko zorian ibili zen, baina azkenean aukerak ihes egin zion. Egiozu zure galdera gaur egungo euskal surflari entzutetsuenari!

  • Kaixo Aritz, gainditu al duzu lesioa? zer moduz joan da errekuperazioa?. Alex ()

    Lesioa %90ean gainditu dudala uste dut. Txorkatilean eraten dudan protesia kentzen dudanean surfeatzeko, orduan esango nuke gustiz osatuta nagoela.
  • Maila horretan egonik, zure entrenamendu saioak gogorrak izango dira. Batzuk uretan eta besteak lehorrean egin beharrekoak izango dira. Lehorrekoak, hau da, fisikoari begiratutakoak, nolakoak dira? Zer lantzen duzu gehiago aerobikoa edo anaerobikoa. Nerea ()

    Lehorrean bai aerobikoa eta anaerobikoa lantzea oso garrantzitsuak dira. Olatu bat surfeatzeko garaian taupadak neurtu ezkero emaitzak oso altuak izan ohi dira eta horretarako entrenamenduak bide horretan bideratu behar ditugu. Bestalde arraunean pasatzen dugun denbora oso luzea da eta fondoa lantzea ere oso garrantzitsua da. Igeriketa, txirrindularitza, Soka saltoa, Yoga eta Fitballa sartzen ditut nire eguneroko lanetan
  • Kaixo Aritz! Munduan zeharreko txapelketetan zure entrenatzailea alboan ez izateak, ze gauza on eta ze gauza txar ditu?. ()

    Ahal izanez gero gehiagotan eramango nuke Aitor nere alboan. Halere guretzako bidai bakoitza objetibo batean bihurtzen dugu eta etxera itzultzean emaitzak onak badira, behartuta nago Aitor Sagardotegi batera gonbidatzea. Aitor beharrezkoa izan da nire bide guztian.
  • Denboraldi berria laister abiaraziko duzu. Zeintzuk dira zure helburuak? . Surflari eroa ()

    Munduko top 32en artean sartzea da nire helburu nagusia.
  • Axi Muniain edo Ibon Amatriain bezala olatu handietan sartzeko gogorik ez al zaizu pizten? Animo!!!. Igone ()

    Bidaiatzen nagoenean olatu handiak hartzeko aukera izaten dut. Asko gustatzen zaizkit sentsazio hoiek. Txapelketak alde batera ussten ditudan egunean, ni ere olatu handien atzetik ibiliko naiz. Baina oraingoz gustora nabil biak tartekatzen.
  • Nolakoa da Aritz Aranbururen egun bat etxe aldetik dabilenean? Eta txapelketa batean?. ()

    Etxean gutxienez 2 aldiz surfeatzen dut egunero eta lehorreko entrenamendu saio bat ere egiten dut. Kanpoan nagoenean faltan botatzen ditutan gauza guztiak egitea gustatzen zait. Kanpoan, txapelketan asko zantratzeaz aparte, toki, jende edo kultura ezberdinak ezagutzea da gogokoen dudan hobbia.
  • Zein da gehien disfrutatu duzun txapelketa eta zergatik?. Ni ()

    2009. urteko Tahitiko txapelketa. Olatu onak, aurkari ezin hobeak eta emaitza oso on bat. Txapelketa honetan Aitor izan zen nere alboan eta beti gogoratuko dituk bertako sentsazioak.
  • Surferako jaio ala egin egiten da?. Aritz txapeldun!! ()

    Nik nire etxean arrantzaleak asko izan ditut nire amaren familiatik baina surflariak bat ere ez. Mire Aita Oņatiarra izanik ere ez dut uste surflari batean bilakatzeko jaio nintzenik.
  • Nola daramazu surflari mediatikoa izatearena? Telebista, iragarkiak eta horrelako konpromisoek zure lanean zentratzen uzten al dizute?. Mikel ()

    Nire lanaren parte direla uste dut. Inoiz ez nuen pentsatuko puntu honetaraino iritsiko nintzenik. Oso garrantzitsua da egin behar guztiak prioritate lista batean sailkatzea gauzak ondo eramateko.
  • Surflari on batek ze ezaugarri eduki behar ditu?. ()

    Denean bezala, lana egiteko gogoa. Horretaz aparte malgutasuna oso garrantzitsua.Bakoitzak bere gorputzeko atal guztiak ondo zainduta eukitzea da garrantzitsuena.
  • Nola ikusten duzu zure burua aurtengo denboraldiari aurre egiteko? Aurten WCTra bai? Animo Aritz!. ()

    Denboraldi guztiak helburu berdinarekin hasten ditut. Helburu hau lortzea oso zaila izanik asko motibatzen nau. Nik neure burua egunero bertan ikusten saiatzen naiz.Bestela ezin izango nuke lortu.
  • Nola egiten duzue olatu haundien azpian horrenbeste denbora aguantatzeko?. ()

    Entrenamendu espezifikoak daude gauza hauek lantzeko ur azpian gaudenean.Adibidez harri batekin ur azpian korrika egitea. Halere batzutan denbora ez da horren luzea izaten, baina bertan egoten diren mugimendu guztiengatik askoz ere luzeagoa egiten zaigu.
  • Astin surf kantxa egingo dutela entzun dut. Zer iruditzen zaizu halako azpiegitura izatea herrian? Zertan lagunduko lizuke horrek?.. Mikel ()

    Bai profesional batentzat edo beste edozeinentzat, entrenamendu edo ondo pasatzeko toki ireki bat izatea oso ondo iruditzen zait. Mundu guztian dagoen surf kantxa artifizialik onena eta errealitateaz gertuen dagoena izango zen. Ohore haundi bat izango litzateke Zarautzek honelako bat edukitzea. Itsasoan ditugun olatuei horrelako kantxa bat gehitu ezkero, emaitza ezin obea izango litzateke Zarauzko herriak kirol honetaz eta itsasoko beste kirol guztiek gozatzeko.
  • Surfeko taulak zenbatean behin aldatzen dituzu? Zer nolako taulak erabiltzen dituzu txapelketetan?. Laura ()

    Urtean 50 bat tabla erabiltzen ditut. Kondizioak begiratuz, uretara sartu aurretik batekin edo bestearekin sartzea erabakitzen dut.
  • Datorren astean ekingo diozu berriro txapelketei. Non hasiko zara eta nola dugu egutegia hurrengo hilabetetan? Motibatuta?. Xanti ()

    Brasilen otsailaren 15ean hasiko naiz, baina gero martxoaren 16 arte ez dut txapelketarik izango. Bigarren hau Zelanda Berrian izango da, toki berri bat gure egutegian. Publizitate pixkat egiten uste banaute, www.aritzaranburu.com jarraitu ezkero bidai bakoitzeko tira bira bideoz jarraitzeko aukera izando duzue.

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Š Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info