Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Elkarrizketa digitalak

Xabier Larrañaga, saskibaloi epailea

2015-03-18,16:00:00

Aritz Mutiozabal. Martxoaren 28tik apirilaren 1era arbitro lanak egingo ditu Larrañagak (Zarautz, 1989) alebin mailako Espainiako Txapelketan, Cadizko San Fernando herrian (Espainia).


Jende gehienak kirolaria izan nahi du. Zuk nolatan erabaki zenuen epaile izatea?
Zarauzko klubeko saskibaloi jokalaria nintzela eskolarteko partidak arbitratzea tokatu zitzaidan. Orokietan, Ikastolan eta La Sallen jardunaldi batzuetan epaile lanak egin nituen, eta esperientzia gustatu egin zitzaidan. Saskibaloi federazioak antolatutako epaile ikastaroa osatu nuen ondoren, eta federatuen mailan hasi nintzen partidak zuzentzen. Pixkanaka-pixkanaka mundu horretan barneratu nintzen, eta ordutik bertan nabil.



Nolabait esateko, berak eraman zaitu zauden tokira?

Hasieran norberak eman behar du pausoa, baina behin barruan zaudenean, eta gustuko baduzu eta disfrutatzen baduzu, nik egiten dudan bezala, hor jarraitzen duzu. Askotan esan ohi da arbitroak jokalari eta entrenatzaile frustratuak garela. Orduan, ikusita jokalari gisa ez nuela etorkizunik edo entrenatzaile lanak ez zitzaizkidala gehiegi gustatzen, epaile mundu horretan murgildu nintzen. Jabetuta txukun aritzen nintzela, saskibaloian nire tokia orduan aurkitu nuela esan dezaket. Niretzat erabakigarria izan zen.

Sasoian boletina

Sasoian.info-n argitaratutako berriak zure postan jaso nahi dituzu?

Erregistratu eta zure intereseko kirolen inguruko informazioa jasoko duzu astero.

Sasoian Aldizkaria

Zu ere sasoian

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

RSS jarioa

Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa © Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info