Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirol Jardunaldiak >> Agenda >> 0000-00-00

EgunaTokiaNonOrduaKirola
K 00ZarautzEskubaloia

Areto estalitik hondartza irekira

TXAPARROA. ALEGIA, bainujantzia. Zarauzko hizkera jatorraren isla den hitz batekin eman zioten izena hondartzako eskubaloi jardunaldiei duela sei urte. Izan ere, urte guztian areto barruan egiten duten kirol hau hondartzara eramateko erronka jarri zion bere buruari ZKEko eskubaloi ataleko talde batek. Txaparroa jantzi eta eskubaloia eremu informalago batera eraman nahi zuten, aisialdi kutsua erantsi eta, bide batez, diru apur bat lortzeko. Sei urte pasatu dira eta ekimenak arrakasta izan duenik ezin uka. Atsedenik gabeko hiru egun, 650 parte-hartzaile inguru eta ehunka ikusle. Aurten ere Zarauzko hondartzako Desertu Txikian izan zen Txaparrotan jardunaldia, uztailaren 3tik 5era, eta datuek argi uzten dute dagoeneko herrian ondo txertatuta dagoela.
Gazteenetatik hasi eta seniorretara bitartean, maila guztietako kirolariek hartu zuten parte. Emakumezko seniorretan, Bartola taldeko jokalariek parekorik ez dutela erakutsi zuten, seigarren urtez jarraian garaipena lortu baitute. Senior mailako mutiletan, berriz, Sisisi Elhime taldea izan zen irabazle. Batez ere herriko taldeek hartu izan dute parte orain arte; baina herriko mugak gainditu eta Oiñatitik, Elgoibartik, Lizarratik eta beste hainbat herritatik ere etorri dira aurten partaideak. Antolatzaileek «modu positiboan» ikusi dute hedapena, besteak beste, iazko parte-hartzea handitzen lagundu baitie.
Hondartzako festa giroaren atzean, ordea, lan ugari dago eta antolakuntzako kideek dei zabala egin dute datozen urteetan taldetxo hori zabaldu dadin: «Txaparrotan ekimena hasi zenetik, ia-ia pertsona berdinak ari gara urtez urte antolakuntza lanetan, eta eskertuko genuke jende gehiago laguntzera etorriko balitz». Deia egina dago, orain erantzuna falta da, ardurak dakarren pisuak eraginda hainbeste jenderi gozamena ematen dion ekimena bertan behera gelditu ez dadin.�

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info