Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirol Jardunaldiak >> Agenda >> 0000-00-00

EgunaTokiaNonOrduaKirola
K 00ZarautzSaskibaloia

62-56 galdu du Leihoak Zarautzek EBAko estreinakoan

Norgehiagoka estua izan zen larunbatean Leihoak Zarautz eta Easo taldeen artean. Donostiarrak hasieratik jarri ziren aurretik markagailuan, baina zarauztarrek ez zuten amore eman eta azkenera arte borrokatu zuten. 

Partidako lehen laurdenean 23-15 nagusitu zen Easo, baina bigarren laurdenean berdindu egin zuten. Hirugarrena irabazi eta azken laurdenean donostiarrek bost puntuko aldearekin ekin zioten. Guztia zela posible eta burua hotz mantendu behar zela nabarmendu zuen Iñaki Jimenez ZASTeko entrenatzaileak, baina lehen minututako akatsen ondorioz, donostiarrek 10 puntuko abantaila atera zieten zarauztarrei. Aldea lau puntura murriztea lortu zuten, baina azkenean ezin izan zuten markagailua irauli eta garaipena eskuratu. 

62-56 nagusitu ziren Easokoak EBA ligako estreinakoan.

Datorren partida aurkari gogor baten aurka jokatuko dute zarauztarrek: Santurtziren kontra. Larunbatean izango da, 17:00etan, Aritzbatalde kiroldegian. 

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info