Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirol Jardunaldiak >> Agenda >> 0000-00-00

EgunaTokiaNonOrduaKirola
K 00Zarautz

Banatu dituzte 2015eko kirolari onenen sariak

“Iazko urtea aberatsa eta emankorra izan zen, norbanako zein taldeek txapelketa ugari irabazi zituzten-eta”, adierazi zuen Xabier Euzkitzek Kirol Galaren hasieran, ostiral iluntzean. Hura aritu zen aurkezle lanetan eta banan banan aitortu zieten iaz egindako lana Alba Menendez Bera Berako jokalariari, Xanti Ubera kayaklariari, Aiala Zarautz eskubaloi taldeari, Leihoak Zarautz saskibaloi taldeari, eskola kiroleko entrenatzaileei, Inma Saenz de Santamaria Zarauzko Eskubaloiko arduradunari eta Zurekin Zarauzko ostalari elkarteari.

Iban San Martin Kirol zinegotziak eman zion oroigarria 2015eko emakumezko kirolari onenari, Menendezi, iaz Bera Berarekin liga eta superkopa irabazteagatik, besteak beste. Eskubaloi jokalariak adierazi zuen  “pozgarria” dela bere herrian halako sari bat jasotzea eta “ilusio handia” egin diola. Uberak jaso zuen 2015eko gizonezko kirolari onenaren aitortza, Xabier Vazquez zinegotziaren eskutik. Zarauztarrak kayak surfeko munduko txapelketa irabazi zuen iaz Euskadiko selekziorekin. Horrek txapelketa guztietan bere ondoan egoten den Jon Agirreri eskaini zion saria. “Sari honen erdia, gutxienez, berarena da”.

Iazko emakumezko talde onenaren izenean, Aiala Zarautz eskubaloi taldearen izenean Nerea Arregik hartu zuen hitza. Aitortu zuen urte “biribila” izan dela eta ez dutela “inoiz ahaztuko”. Izan ere, iaz lortu zuten Ohorezko Mailara igotzea. Gloria Vazquez zinegotziak eman zien eskubaloi jokalariei oroigarria. Ana de Benito zinegotzia arduratu zen, berriz,  Leihoak Zarautz taldeari, 2015eko gizonezko talde onenari saria emateaz. EBA ligara igo zen iaz taldea eta urteak aurrera joanda ere ospatzeko arrazoiak izatea espero dute taldekideek.

Sari berria, entrenatzaile berriarena eskola kirolean aritzen diren entrenatzaileek jaso zuten, La Sallekoek, Antonianokoek, Salbatore Mitxeleneakoek eta Orokietakoek. Nekane Iribar zinegotziak eman zien orogarria.

Hunkituta igo zen oholtza gainera Saenz de Santamaria. Bizitza osoan boluntario gisa lanean jarduteagatik  jaso zuen saria Ane Arruti zinegotziaren eskutik. Saenz de Santamariak gogoratu zuen  31 talde aurrera ateratzeako beharrezkoa dela entrenatzaileen lana eta haiei eskaini zien saria.

Ixidor Larrañaga zinegotziaren eskutik, Zurekineko Asier Aldalurrek  jaso zuen babesle onenaren saria Zarauzko ostalarien elkartearen izenean.

Ainhoa Muruari aipamen berezia
Aipamen berezia egin zioten “herriko kirol enbaxadoreari”: Ainhoa Muruari. Xabier Txurruka alkateak triatletari indarra eman nahi izan zion Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetara hel dadin. Hala izanez gero, laugarren aldiz hartuko luke parte Joko Olinpikoetan, Atenas, Pekin eta Londresekoen ondoren. “Ez da lorpen makala”, nabarmendu zuen alkateak.  Aitortza hori ilusioz hartu du Muruak, “gertuko jendearengandik” heldu zaiolako.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info