Sasoian.info Urolakostako Kirol Aldizkaria

Kirol Jardunaldiak >> Agenda >> 0000-00-00

EgunaTokiaNonOrduaKirola
K 00ZarautzMendia

Irun aldera irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta elkarteak iganderako

Irungo Meaka auzotik hasiko dute ibilbidea, Ola sagardotegiaren ondotik. Handik G-121 bidea hartu eta Irugurutzetako labeak ikusiko dituzte mendizaleek lehenbizi. Ordu erdiz gorantz eginda, bide hori utzi eta Aitzondoko isurialdera joko dute, aspaldiko trenbidetik. Bost tunel gurutzatuko dituzte bidean. Lehenbizikoa pasata, Irustako ur jauzia  ikusiko dute, 80 metro inguruko saltoa. Errekaren ondotik eskubitara hartuta, garai bateko meatzarien etxolen aztarnen ingurutik pasatuko dira.

Aurrera egin eta erreka gurutzatuz, Elurretxeko lepora iritsiko dira. Aiako Harrietara doan bidea hartuko dute gero, GR-ra heltzeko. Mendiari itzulia emanez, Arritxulegiko lepora helduko dira mendizaleak. Beherantz hartuta, aterpetxean amaituko dute eguneko ibilaldia. Guztira, 10,5 kilometroko zailtasunik gabeko bidea eginez. Aurreikusi dute 4 ordu eta erdian egingo dutela ibilbidea.

Igandean, 07:30ean elkartuko dira mendizaleak Agoueseneko biribilgunean. Izena, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan eman beharko da.

Kirol Jardunaldiak

Eguna Non Kirola

Sasoian PDFan

sasoian

Eskura ezazu sasoian aldizkariaren azken zenbakia, PDF formatuan

Ikus aurreko zenbakiak >>
Urolakostako Udal Elkartea. Logotipoa Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6 20800 ZARAUTZ
Tel: 943 89 08 08 - Fax: 943 83 51 47
e-mail: idazkaritza@urolakosta.org
SASOIAN
Zelai Ondo, 23 behea. 20800 ZARAUTZ
Tel: 943890017-607615239
e-mail: sasoian@sasoian.info