
Oinarrizko azalpenak
Sarritan, euskaraz idazten dugunean, agiri laburrak zalantza iturri izaten dira. Nola idatzi behar dugu data gutun batean? Eta, txeke bat betetzerakoan, nola adierazi letraz diru kopurua?
Atal honetan, elkartearen funtzionamenduan kezka sor dezaketen batzuk jaso ditugu. Bertan, asteko egunak, hilabeteak, data, zenbakiak eta ehunekoak idatziz ematerakoan kontuan izan behar diren hainbat idaztarauren azalpena topatuko duzu.