
Data
Data adierazteko bi era nagusi daude, zifra edo letra bidez. Bakoitzak bere berezitasunak ditu eta arreta eskaini behar zaie.
a. Zifra bidez:
Data era honetan idazten dugunean, oso kontuan izan behar dugu elementuen hurrenkera. Ohikoa izaten da gaztelaniaren ordena erabiltzen duten ereduak ikustea. Euskarak, ordea, beste logika bati erantzuten dio. Horregatik, jakin behar dugu data zifraz eman nahi dugunean, ahoz erabiltzen dugun hurrenkera bera erabili behar dela. Hau da, hasieran urtea, ondoren hilabetea, eta azkenik, eguna.
| GAZTELANIAZ | EUSKARAZ |
| 22 - 08 - 2003 | 2003 - 08 - 22 |
b. Letra bidez:
Bestalde, letraz adierazteko, dataren osagaien ordenaz gain, horien idazkerari buruzko hainbat ezaugarri jakitea komeni da. Esaterako,
Urtea kontsonantez ala bokalez amaitzen den izan behar da kontuan:
Hilabeteari -aren bukaera erantsiko diogu
| GAZTELANIAZ | EUSKARAZ |
| 2 de agosto de 2003 | 2003ko abuztuaren 2a |
| 4 de octubre de 2005 | 2005eko urriaren 4a |
Horretaz gain toki izena jartzeko bi aukera dituzu:
a) Herriaren edo hiriaren izen soila jartzea. Ondorioz, dataren bukaeran aipatzen den eguna ere markarik gabe joango da.
b) Bai tokiari bai egunari, non adierazteko bukaera erantsita. Kontuan izango dugu, beraz, hitza bokalez amaitzen denean -n erantsiko diogula eta, kontsonantez amaitzen denean,
-en.
| GAZTELANIAZ | EUSKARAZ |
| Zarautz, 26 de junio de 2003 | a) Zarautz, 2003ko ekainaren 26a b) Zarautzen, 2003ko ekainaren 26an |
| Zumaia, 26 de junio de 2003 | a) Zumaia, 2003ko ekainaren 26a b) Zumaian, 2003ko ekainaren 26an |