Kirol Elkarteen Eskuliburua

Kirol Elkarteen Eskuliburua
 

Zenbakiak

A. Zenbaki kardinalak:

Ohikoena zenbakiak zifra bidez idaztea bada ere, zenbaitetan kopuruak letraz ere adierazi behar izaten dira. Hau da txekeen kasua, adibidez. Zerrenda honetan adierazi dugu zenbakiak idazteko era zuzena. Hona hemen:

0 Zero
1 Bat
2 Bi
3 Hiru
4 Lau
5 Bost
6 Sei
7 Zazpi
8
Zortzi
9 Bederatzi
10 Hamar
11 Hamaika
12 Hamabi
13 Hamahiru
14 Hamalau
15 Hamabost
16 Hamasei
17 Hamazazpi
18 Hemezortzi
19 Hemeretzi
20 Hogei
21 Hogeitabat
22 Hogeitabi
23 Hogeitahiru
... ...
30 Hogeitahamar
31 Hogeitahamaika
... ...
38 Hogeitahemezortzi
39 Hogeitahemeretzi
40
Berrogei
50 Berrogeita hamar
60
Hirurogei
70
Hirurogeita hamar
80
Laurogei
90
Laurogeita hamar
100
Ehun
200
Berrehun
300
Hirurehun
400
Laurehun
500
Bostehun
600
Seiehun
700
Zazpiehun
800
Zortziehun
900
Bederatziehun
1.000
Mila
2.000
Bi mila
3.000
Hiru mila
4.000
Lau mila
10.000
Hamar mila
100.000
Ehun mila
1.000.000 Milioi

Kopuru konplexuagoak osatzeko badira kontuan hartzeko hainbat arau:

  • Ehun hitzaren ondoren eta idatzi behar da
100 - 1.000 225: berrehun eta hogeita bost

562: bostehun eta hirurogeita bi

908: bederatziehun eta zortzi

  • Mila hitzaren ondoren, aldiz, ez dugu ezer jarriko, ondoren ehunekoa badu:
1.000....

47.123: berrogeita zazpi mila ehun eta hogeita hiru

91.456: laurogeita hamaika mila laurehun eta berrogeita hamasei

Bai, ordea, ehunekorik ez badu:

1.000.... 47.023: berrogeita zazpi mila eta hogeita hiru
  • Milioia hitzaren ondoren, koma jartzen da eta, jarraian, milakoak idazten dira.
1.000.000.....

2.545.000: bi milioi, bostehun eta berrogeita bost mila

3.260.836: hiru milioi, berrehun eta hirurogei mila zortziehun eta hogeita hamasei

Bestalde, kopuruak diruari dagozkionean, euro hitza idazten da. Zenbakiz euro bakarrik adierazten bada ere, letraz adieraztean euro zein zentimo hitzak erabili behar izaten dira.

125,50 80 ehun eta hogeita bost euro eta berrogeita hamar zentimo

Ikusi adibidean txeke bat nola bete dezakezun

Txekea

b. Ehunekoak

Ehunekoak adierazteko, kontuan izan behar dugu osagaien hurrenkera ez dela gaztelaniaz erabiltzen dena. Euskaraz, ehunekoa adierazten duen ikurra zenbakiaren aurretik idatzi behar da, tartean hutsune bat utzita.:

% 50

Beraz, honelako iragarkiak edo testuak idazteko kontuan izan azaldutakoa:

BAZKIDEEK % 30eko
BEHERAPENA IZANGO DUTE

ELKARTEKO PRODUKTU GUZTIETAN.

B.Zenbaki ordinalak

Elementu jakin baten ordena zenbakiz adierazteko erabiltzen ditugu ordinalak: lasterketa batean helmugaratze hurrenkeran, futbol taldeek txapelketan duten lekua...

Ordinalak letraz idazteko zenbakiari -GARREN erantsiko diogu bukaeran: bosgarren, laugarren85 Baina zenbakia zifraz idazten dugunean, garren izaten dugun lekuan puntu bat (.) idatziko dugu.

1. Lehen, lehenengo
2. Bigarren
3. Hirugarren
4. Laugarren
5.
Bosgarren
6. Seigarren
7. Zazpigarren
11. Hamaikagarren
20. Hogeigarren
30. Hogeita hamargarren
100. Ehungarren
 
 

Lege oharra | Irisgarritasuna