
Irisgarritasuna
www.urolakosta.org atariak bere web orriaren erabilerraztasunatasunarekiko konpromiso tinkoa hartu du, eta bere edukiak ahalik eta erabiltzaile-kopuru handienera iristea nahi du, erabiltzaile horiek ezinduak diren kontuan hartu gabe. Horretarako, W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu, eta WCAG 1.0 Irisgarritasun Arauak betetzen ditu.
Erabilerraztasunari dagokion arazoren bat aurkituz gero, edota gai horri buruzko komentarioren bat edo iradokizunen bat egin nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan gurekin. Horretarako urolakosta.org atariko Harremanetarako inprimakia erabil dezakezu.
Testuaren tamaina
Urola Kostako Udal Elkarteko web orriak ez du erabiltzen hizki-tamaina absoluturik, erabiltzaileak bere beharren arabera aldatu ditzakeen tamaina erlatiboak zehaztu baitira. Tamaina horiek aldatzeko nabigatzaileko aukerak erabili behar dira, eta bertan testu-tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatu.