Kirol Elkarteen Eskuliburua

Kirol Elkarteen Eskuliburua
 

Laburdurak, siglak eta ikurrak

a. Laburdurak

Hitz osoaren ordez, hitz horren laburdura idaztea komeni da askotan (inprimakietan, helbideetan...). Labur­ du­ raren bukaeran puntua idazten da. Hona hemen hainbat hitzen laburdurak:

Dcha. Derecha esk. Eskuin
Izq. Izquierda
ezk. Ezker
Número zk. Zenbaki
S/n Sin número z.g. Zenbakirik gabe
Tlf. Teléfono tel. Telefono
C/C
Cuenta Corriente k.k. Kontu Korronte
Pag. Página or. Orrialde
Ej. Ejemplo adib. Adibidez
Sra. Señora and. And(e)re
Sr. Señor jn. Jaun
Dpto. Departamento dptu. Departamentu
Etc. Etcétera etb. Eta abar
Fdo. Firmado Izpta. Izenpetu(t)a
CP Código Postal PK Posta Kode
Apdo. Apartado P.-Ku. Posta kutxa
Dto. Descuento dtu. Deskontu

b. Siglak

Zenbait izenen hasierako letrek osatzen duten izen berria da sigla. Letra larriz eta jarraian idatzi behar dira siglak, tartean punturik jarri gabe. Hemen dituzu hainbat adibide:

CAV
Comunidad Autónoma Vasca EAE Euskal Autonomia Erkidegoa
CIF Código de Identificación Fiscal IFK Identifikazio Fiskaleko Kodea
DNI Documento Nacional de Identidad NA Nortasun Agiria
IAE Impuesto Sobre Actividades Económicas EIZ Ekonomi Jardueren gaineko Zerga
IRPF Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas PFEZ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
IVA Impueto sobre el Valor Añadido BEZ Balio Erantsiaren gaineko Zerga
IVEF InstitutoVasco de Educación Física
SHEE Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea
NIF Número de Identificación Fiscal IFZ Identifikazio Fiskaleko Zenbakia
PVP Precio Venta al Público JP Jendearentzako Prezioa
SA Sociedad Anónima SA Sozietate Anonimoa
SCOOP Sociedad Cooperativa SKOOP Sozietate Kooperatiboa
SL Sociedad Limitada SM Sozietate Mugatua
SS Seguridad Social GS Gizarte Segurantza

 

c. Ikurrak

Normalean, nazioarteko erakundeetan erabakitzen da ikurren idazkera. Batez ere neurtzeko unitateak, txanponak85 adierazteko erabiltzen dira eta punturik gabe idazten dira.

Euro
g Gramo
m Metro
min Minutu
s segundo
cm zentimetro
l Litro
h Ordu
km/h Kilometro orduko
 
 

Lege oharra | Irisgarritasuna